Energia-kontsumo

Egun, energia-erreserba eta -kontsumoak garrantzi handia dute mundu mailan.

Artikulu honetan SI sistemako (Sistema Internazional)unitate, aurrizki eta magnitudeak erabiltzen dira. Potentzia wattetan (W) eta energia jouletan (J) idatziko dira, watt bat joule zati segundo bat izanik.

2005ean, munduko energia-kontsumoa 500 EJ-koa (5 x 1020 J) izan zen. Energia honen zatirik handiena, % 86,5 zehazki, erregai fosilak erretzetik zetorren. Hau potentziarekin aldaratuz gero, 15 TW-ko (1.5 x 1013 W) potentziaren baliokide izango litzateke.

Munduko energia-baliabide gehienak eguzki-erradiaziotik datoz. Energia honen zati bat energia fosil bihurtzen da, eta beste zati bat, modu zuzenean edo ez hain zuzenean erabilia izan daiteke, adibidez, energia eolikoa, hidraulikoa edota olatuen energia. Eguzki-konstante deritzo atmosferaren kanpoaldeko azalera-unitate batera iristen den eguzki-erradiazio elektromagnetiko perpendikularrari. Konstante honek eguzki-erradiazio mota guztiak biltzen ditu, ez argi ikusgarria soilik. Metro karratuko 1.366 watt-eko balioa du; hala ere, % 6,9ko gorabehera izaten du urte osoan zehar. Eguzkiak Lurrarekiko duen distantziaren aldaketaren ondorioz gertatzen da gorabehera hori. 1.412 W/m2-eko balioa izaten du urtarril hasieran eta 1.321 W/m2-ekoa uztail hasieran. Hori horrela izanik, Lurraren azalera totala, 127.400.000 km2, kontuan hartuz lortzen den potentzia 1,740×1017 W-ekoa da. Gainontzeko energia-baliabideen balioak aldakorrak dira. Baliabide fosilak 0,4 YJ (1 YJ = 1024 J) emateko gai izango lirateke eta uranioaren moduko erregai nuklearrak 2,5 YJ.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search